Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

Argitalpenak

OEJ DOSIERRA

Albisteak

Irudia

ACTIVIDADES VARIADAS PARA CELEBRAR EL DÍA INTERNACIONAL DE LAS MUJERES EN LOS MUSEOS DE LA DIPUTACIÓN

2019/03/08

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEKO ASKOTARIKO JARDUERAK ALDUNDIAREN MUSEOETAN

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona guztientzako xedaturiko askotariko jarduerak antolatuko ditu Bizkaiko Arkeologia Museoan, Balmasedako La Encartada fabrika-museoan eta Santimamiñen 

 

Arkeologia museoak “Genero-arkeologia eta –ikuspegia: museoa betaurreko moreekin” jarduera antolatuko du martxoaren 5etik 10era bitartean. Erakusketa iraunkorreko puntu desberdinetan kokatzen diren hainbat panel moretatik egingo den ibilbide librea da. Panelek objektuen parean gelditzera gonbidatuko gaituzte. Hala, emakumeak ikusiko ditugu gure kultur-ereduak direla-eta imajinatzeko zailak egiten zaizkigun eszenatokietan: Europa estaltzen zuten izotzen artean ehizan, kobazuloetako hormak margotzen, inperio eta erreinuak gobernatzen edo merkataritza-enpresa baten negozioak aurrera eramaten.

Martxoaren 5etik 9ra bitarteko jarduerez gain, bisita bereziak antolatuko dira eta horien ostean Arkeologiko hezitzaileek dinamizatutako mahai-inguruak egingo dira. Beste begirada bat Arkeologiri programak emakumeak historian zehar eta bere presentzia ia ikusezina den esparru horietan izan duen rola azpimarratuko du eta gizonezkoen paradigmetatik urrundutako helburua arkeologikoen irakurketa berriak egin ahal direla eta egin behar direla egiaztatuko du.

Bisita horiek 17:00etan hasiko dira eta plaza erreserbatu beharko da 944040990 telefono-zenbakira deituz edo helbide elektroniko honetara idatziz: arkeologimuseoa@bizkaia.eus

 

Bestalde, SANTIMAMIÑEn (Kortezubi) bi bisita gidatu programatu dira martxoaren 9an eta 10ean. Emakumea Historiaurrean bisitak historiaurreko gizarteetan emakumeek izan zuten protagonismoa aztertuko du.

Plaza kopurua mugatua izango da; beraz, beharrezkoa izango da aldez aurretik erreserba egiten telefonoz (94 465 16 57 / 944651660) edo mezu elektroniko bidez (santimamine@bizkaia.eus). 

 

 

Berdintasunean hezten, La Encartada fabrika-museoan.

La Encartada fabrika-museoarentzako, Emakumeen Nazioarteko Eguna museoaren ondare historiko material eta ez-materialaren interpretazioan genero-ikuspegia barne hartzen duen programa espezifiko baten euskarria da.

 

Programak edozein pertsonentzako (ikasleak, helduak, familiak) esperientzia pedagogikoak barne hartzen ditu. Programaren edukia hertsiki lotua dago aipaturiko ardatz tematikoarekin.

 

Fabrikaren ehun urtetik gorako ondarera hurbiltzeko 4 bisita mota dira, genero-ikuspegi esplizitu batekin:

 

a. “Berdinak al gara? - Berdintasunean heztea” > gela pedagogikoa – ikasleentzako xedatua, pertsonaien antzezpenarekin – ikasturte akademikoko lanegun guztiak, aldez aurreko hitzorduarekin.

 

b. “Gizonentzako lanak, emakumeentzako lanak“ > bisita gidatu berezia – gizonek eta emakumeek fabrikan burutzen dituzten lanen eta lan horiek burutzeko moduaren inguruko edukiak – martxoko astearte guztietan, 12:00etan, aldez aurreko erreserbarekin eta aipaturiko datetatik kanpo eskatzen duten kolektiboentzako

 

c. “Zer egingo zenuke zuk lantegian orain dela 100 urte?” > familientzako tailerrak – helduentzako eta adingabeentzako xedatua, mozorrotzeko eta orain dela mende bat gure adinaren eta sexuaren arabera nola lan egingo genukeen eta zenbat kobratuko genukeen lehen eskutik ezagutzeko aukera eskaintzen da – igandetan, programaketaren arabera – aldez aurretiko erreserbarekin.

 

d. “Fabrika 1918an”. Urtean behin egin ohi den bisita dramatizatu bat da. Kasu honetan, datorren martxoaren 10ean, igandean, egingo da. Bertan, garaiko arropekin jantzitako 40 pertsonaiak (aktore boluntarioak) elkarrizketak eta egoerak antzeztuko dituzte ibilbidean zehar. 

Horiekin batera, 1918ko negura bidaiatuko dugu, ehungintza-fabrikek, meatzaritzak eta siderometalurgiak distira garaia bizi izan zuten garaira. Une horretan, La Encartadak manten eta oihalen bere atal berria ireki zuen, fabrika eta langile-kopurua handituz. Garai hartan, emakumea oraindik jokoko peoi bat besterik ez zen, nortasun propiorik gabea, jaiotzatik gizonari lotua, gizarte-eskubide eta eskubide pertsonal eta juridiko gutxirekin.

 

Gure pertsonaien bidez (nola ez, faltsuak) garai hartara hurbilduz, garai eta baldintza guztietako emakume isil eta anonimoen lana omendu nahi dugu, beren eskubideak urratuak izan baitira eta urratuak izaten jarraitzen baitute.

 

Bi bisita egongo dira bakarrik, 12:00etan eta 13:30ean. Ezinbestekoa da erreserba egitea, telefonoz (946800778 edo mezu elektroniko bidez: laencartada@bizkaia.eus.

 

 

Informazio gehiago: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·