Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

Albisteak

kultur txartela

BIZKAIKO KULTUR TXARTELA 2017

2017/12/09

Aldundiak Bizkaiko Kultur Txartelaren 12.750 bono salgai jarriko ditu abenduaren 11an

Bonoak BBKren multizerbitzuko edozein kutxazainetan erosi ahalko dira abenduaren 11tik urtarrilaren 28a bitarte edo agortzen diren arte. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, eta CECOBI eta Kutxabanken lankidetza du. 32, 28 eta 24 euroan erosi ahalko diren hiru bono mota daude, eta haietako bakoitzak aldatzean 40 euroko balioa izango du.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak 12.750 Bizkaiko Kultur Txartela salgai jarriko ditu abenduaren 11tik urtarrilaren 28a bitarte edo agortzen diren arte. Kultur bonoak urtarrilaren 31 arte aldatu ahalko dira, kultur produktuak erosteko garaian (diskoak edo liburuak) nahiz museo, zuzeneko ikuskizun eta beste kultur produktu batzuen sarreretan, kanpaina honi atxikitako establezimendu-sarean.

2017-2018 denboraldiko Bizkaiko Kultur Txartela hiru mailatan banatzen da, deskontu hauekin:

A motako txartela 32 euroan erosi ahalko da eta gaztelaniako nahiz atzerriko hizkuntza bateko edozein kultur produktutan aldatzeko aukera izango da, esaterako: liburuak -testu liburuak edo profesionalak izan ezik-, musika edozein euskarritan eta zinema DVDan edo beste euskarriren batean.

B motako txartela, 28 eurokoa, Bizkaian gaztelaniaz nahiz atzerriko hizkuntza batean antolatutako zuzeneko kultur ikuskizunetarako sarrerak erosteko izango da (musika, dantza, antzerkia eta zinema), eta baita museoak bisitatzeko ere.

D motako txartela, 24 eurokoa, euskarazko produktuetarako eta euskarazko zuzeneko kultur ikuskizunetarako izango da.

Programatik kanpo geratuko dira honako hauek: papergintzako artikuluak; informatika eta elektronikako ekipo, software eta kontsumigarriak, jokoak eta bideo-jokoak.

Banku-txartel bakoitzarekin maila bakoitzeko 4 bono erosi ahalko dira gehienez, eta bakoitzak 40 euroko balioa izango du, hau da, 8 eta 16 euro arteko deskontua lortuko da hautatutako kultur produktuaren arabera. Guztira, 3.750 bono eskuratu ahalko dira A mailan, 6.000 B mailan eta 3.000 D mailan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 150.000 euro erabiliko ditu ekimen honetarako, eta Kutxabanken babesa jasoko du, BBKren multizerbitzuko kutxazainetan erosi ahalko baitira; halaber, CECOBI, Bizkaiko merkatari elkarteek osatutako irabazi-asmorik gabeko erakundearen babesa du kanpainak.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·