Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

Albisteak

LA ENCARTADA

LA ENCARTADA, PRAKTIKA ONEN EREDUA

2017/11/01

Kultura Ministerioak Bizkaiko Foru Aldundiaren La Encartada Museoa jarri du praktika onen eredu gisa

Espainiako Kultura Ministerioaren eskariz, Industria Ondarearen Praktika Onei buruzko hitzaldien zikloa Bizkaiko Foru Aldundiaren La Encartada Museoan egingo da, azaroaren 7an, 9:30etik 14:00etara. La Encartada Fabrika Museoak hamar urte bete ditu jada eta azaroan ere ekimen interesgarrietan parte hartzeko aukera izango dute bisitariek.

 

Espainiako Kultura Ministerioak La Encartada fabrika-museoa aukeratu du Industria Ondarearen Praktika Onei buruzko hitzaldien zikloa egiteko. Azaroaren 7an, goizez, museoaren kudeaketa onaren alderdi eredugarriak azalduko dira. Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, Begoña de Ibarra Boinas la Encartada Museoko zuzendariak eta Maria José Torrecilla La Encartada Museoko teknikariak gai hauen inguruan jardungo dute: La Encartada, XIX. mendeko lantegia, XXI. mendeko museoa: krisialditik aukera berrietara; La Encartada, museoa egiten leku berezi batean; La Encartada 1918an: memoriaren berreskurapenaren adibide bat. Jardunaldi horretan, gainera, Muskizko El Pobal burdinola foru museoko zuzendari den Marta Zabalak hartuko du parte.

Hitzaldi horietan, esperientzia eta praktika onak trukatuko dira. La Encartada fabrika-museoaren sorreraren hamargarren urteurrena dela-eta egingo dira hitzaldi horiek.

INFORMAZIO GEHIAGO: web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/hasiera

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·